Desde 1995, construyendo una sociedad diversa y antirracista

Buscar
Cerrar este cuadro de búsqueda.

Desde 1995, construyendo una sociedad diversa y antirracista

Buscar
Cerrar este cuadro de búsqueda.
Buscar
Cerrar este cuadro de búsqueda.

Erlijioa, hijaba eta neutraltasunaz

(Publicado en www.berria.eus) Europako Auzitegiarentzako enpresa pribatuak bezeroen aurrean «neutraltasuna» gordetzearren hartu duen neurri hori ez da diskriminatzailea. Baina giza eskubideei buruzko Europako legediaren arabera, erlijioa edo iritziak babesturiko gaia dira. Horregatik, ENAR (Arrazakeriaren Aurkako Sare Europarrak) eta AIren arabera, G4S enpresak beren erlijioa erakusten duten eta ez duten langileei emaniko tratua diskriminatzailea da. Erlijio, sinesmen eta iritzi askatasuna murriztu daitezke bakarrik segurtasun nazionala eta ordena publikoa babesteko, osasuna, edo besteen eskubide edo oinarrizko askatasunak. Beraz neutraltasuna mantentzeko neurri hori ez legoke baldintza hauen artean.

Legediaz gain eztabaidarako gai interesgarriak dakartza sententzia honek. Lehenik eta behin genero sistema honen barnean emakumeen papera, gorputza eta zeresana. Zapi islamiarraren kasuak argi erakusten du: batetik, estatuak erabaki dezake non eta noiz erabili dezakeen emakume batek janzkera jakin bat. Gorputza zenbat estali edo erakutsi, estatu politikaren parte da. Espazio publikoan zein neurritan eta nola parte hartuko duen arautuko du. Emakume musulmanei kasu honetan, ez ote zaie ukatzen bere gorputzarekin zer egin nahi duten erabakitzeko ahalmena eta askatasuna? Ez al dituzte adingabeak balira bezala tratatzen? Horrelako neurriek, gizartean dauden aurreiritzi eta jarrera baztertzaileak indartzen dituzte. Eta horrek ondorio jakinak ditu emakumeongan. Jadanik eskolara hijabarekin joan edota lan bat aurkitzeko dituzten oztopoak indartzen ditu, emakumeok egoera zaurgarriago batean jarriz.

Esango nuke sententziak hauspotzen dituela emakume musulmanekiko hain zabaldurik ditugun aurreritziak. Alegia, ez dutela beraiek erabakitzen zapia jarri edo ez, ez daukatela horretarako askatasunik eta behartuak izaten direla, erlijio atzerakoi baten biktimak direla… Ahazten zaigu maiz ez dela berdin zapia Europako herrialde batean jartzea edo esaterako Saudi Arabian janztea. Saudi Arabian jazarpenerako ikurra izan daitekeena Europan ahalduntze eta identitatearen aldarrikapena izan daitekeela. Ahazten zaigu gure kultura kristauaren ondarea aztertzea. Hazteoir-ekoen autobusa talde kristau batena da ezta?

Bestalde, auzitegiak erabat alboratu du epaia ematen ari deneko testuinguru eta momentua. Oraintxe, Europak garai ilunak bizi ditu. Dibertsitatea guztien ahotan dago baina arrazakeria eta xenofobia gora doaz, baita Euskal Herrian ere. Askok, aspaldian sorturiko fantasian sinesten jarraitzen dute, alegia, Europa izatez homogeneoa, txuria eta kristaua dela. Eta, noski, Mendebaldea da munduko gune zibilizatuena, eskubideetan aurreratuena, genero berdintasuna asmatu eta lortu duena, eta abar. Egia da zaila dela kontakizun hori desmuntatzea, baina egin daiteke. Arrazistak edo matxistak egiten diren bezala, antiarrazistak eta feministak ere egiten dira.

Eta nola da posible neutraltasun printzipioa mantentzea kultura hegemonikoa kristaua den gizarte batean? Europan zehar kristautasuna gailendu zenetik, erlijio horri loturiko zeinu, usadio, esamolde, pentsakera, ikuskera etabarrez josia dago kultura, ohitura, bizitza publikoa eta pribatua. Nola izan neutrala? Erlijioa bizitza publikotik atera nahi badugu neutraltasuna bermatzeko, guztien kontzientzia askatasuna errespetatzeko, ez al genuke erlijio hegemonikoa egon behar duen tokian jarri beharko, alegia, sinisdunak direnen bizitza pribatuan? Agian, orduan, posible izango litzateke guztiontzako arau berdinak, proportzionatuak eta ez-diskriminatzaileak ematea.

 


Publicado originalmente en: http://www.berria.eus/paperekoa/1870/026/1863/2017-03-26/erlijioa_hijaba_eta_neutraltasunaz.htm

Este artículo ha sido posible gracias al apoyo del Ministerio de Empleo y Seguridad Social y El Fondo Europeo para el asilo, migraciones e integración (FAMI)

Te puede interesar:

Si has sido víctima, has presenciado un acto racista o estás interesada/o en nuestro trabajo, este es el espacio para que nos cuentes.